jueves, 23 de enero de 2014

2.TESTUA PERTSIARREN MANIFESTUA


2.TESTUA. PERTSIARREN MANIFESTUA




Testu hau, testu informatzaile bat da, diputatu absolutistek euren manifestua azaltzen 
baitute, euren helburuak eta pentsaerak bete daitezen. Bestalde eduki politikoa du beraz, 
informatzaile politikoa dela esan dezakegu. Testu honek, jatorri historikoa du eta idatzia 
izan zen momentuan bezalaxe agertzen denez, lehen mailako iturrikoa da.
Testu hau erakunde batek idatzia da, zehazki 69 diputatu absolutistek, beraz testu 
kolektibo bat da. Fernando VII.ari zuzendua dago, nahiz eta ez zioten erregeari 
pertsonalki bidali, bere ingurukoei baizik, hau da, erregeordetzari. Hori dela eta testu 
hau publikotzat jo dezakegu. Independentzia gerraren ostean idatzi zen, 1814ean, 
Fernando VIIa Espainiara itzuli zenean, hain zuzen.
Lehenengo paragrafoan pertsiarren ohiturak aipatzen dira. Ohitura horietako bat, 
ondorengoa zen: Erregea hil ostean Pertsia osoa bost egun egoten zen sistema 
anarkistan, hau da, agintean inor izan gabe. Horrela herritarrek anarkismoak sorturiko 
zoramena ikusi eta absolutismoa gobernatzeko modurik hoberena zela pentsatzen zuten.
Bigarren paragrafoan monarkia goraipatzen da bereziki. Monarkia arrazoiaren eta 
adimenaren lana dela eta jakinaren, justiziaren eta estatuko legeen mende dagoela esaten 
du. Monarkia ezartzeko herritarrek borondatea adierazi behar zuten edo konkistaren 
bidez inposatu behar zen. Monarkiak ongia bilatu behar duela esaten du testuak eta ezin 
duela bere boterea herria zapaltzeko edo beste asmo maltzur batzuk betetzeko erabili, 
izan ere, hori diktadura edo tirania batera hurbiltzen baita eta monarkiaren ideologia edo 
esentziaren aurka doa.
Hirugarren paragrafoan, Fernando VII ari Cadizko konstituzioko erabaki guztiak bertan 
behera uzteko eskatzen diete eta absolutismoko legedia berrezartzeko. Bestalde guztiak 
ganbera berdinean ez elkartzeko eskatzen diete eta gizartea estamentutan sailkatzeko.
Karlos IV eta bere seme Fernando VII.aren liskarrez baliaturik Napoleonek Baionara 
deitu zituen. Bertan aita-semeei abdikatzera bultzatu zien, hau da boterea kendu zien 
eta 1808ko uztailean bere anaia Jose Bonaparte jarri zen tronuan Borboitarren dinastiari 
erreleboa emateko.
1809ko irailean Batzar Goren Zentrala osatu zen probintzi bakoitzeko ordezkariekin, 
erregearen hutsunearengatik sortu zen gerra zuzentzeko asmoz. Gerran zehar Frantziak 
nagusitasuna izan zuen baina 1812an Frantzia nagusitasuna galtzen hasi zen. Arrazoiak 
gerrillen estrategiak, espainiarrak ondo ezagutzen zituzten lurraldeak eta estrategikoki 
erasotzen zieten tropa frantsesei. Baina arrazoi nagusia Ingalaterrarekiko aliantza, 
Ingalaterrako armada Portugalen lehorreratu zen gerran parte hartzeko, horrez gain 
Napoleonek gerra ugari zituen Espainian aparte esaterako Errusian, beraz Espainiatik 
tropa ugari erretiratu zituen Errusiara bidaltzeko.
Batzar Goren Zentralak 1810ean Cadizen Gorteak biltzeko deia egin zuen, eta Gorteen 
gain geratu zen estatuaren subiranotasuna. Bertan idatzi zen lehen konstituzioa eta 
1812an onartu zen. Horrela erregearen boterea murriztu zuten eta subiranotasuna 
herriak lortu zuen.
Jose Bonapartek ihes egin eta Fernando VII.a itzuli zenean 1814an, Gorteak erregeari 
konstituzioa eman zioten zina zezan. Absolutista taldeek ordea ez zuten nazioak ukitu 
Konstituzioko legedia ezereztea eskatzen zuen.
Azkenean absolutistek influentzia izan zuten eta 1814ko maiatzaren 4an konstituzioa 
indargabetu zuen Fernando VII.ak. Horren ostean antzinako legedia inposatu zen 
indarrean. Madriden hainbat buruzagi liberal hil eta atxilotu zituzten. Liberalak 
hainbat altxamendu egin zituzten inkisizioaren aurka eta 1820 arrakasta lortu zuten. 
Finantza desoreken ondorioz, monarkia absolutuak erabateko porrota izan zuen, 
eta merkataritzaren hondamenarekin are gehiago nahastu zen. Bestalde Kuban eta 
beste Hego Amerikako zenbait estatutan independentziarako bidean hasi ziren. Beraz 
monarkiak burua makurtu eta erreformak egin zituen, erreforma hauek alderdi liberala 
zuten. Jauntxoen erregimena ezabatu zen eta herritarren askatasun ekonomikoa ezarri 
zen. Hainbat erreforma ekonomiko egon ziren egoera alda zedin.
IRITZIA 
Pertsiarren Manifestuak aztarna handia utzi du gure historian. Izan ere, horri esker 
garai artako absolutisten pentsamendua nolakoa zen ikus dezakegu.Garai horrek 
atzera pauso handia ekarri zuen, gaur eguneroko egoerarekin identifikatu dezakegu. 
Pertsiarren Manifestuak eragin handia izan zuen Konstituzioa ezereztean, horren ostean 
absolutismoa berrezarri zen.


sábado, 11 de enero de 2014

mate 1.batxilergoa deribadak


mate 1.batxilergoa examina funtzioak


mate 1. batxilergoa examina trigonometria eta bektoreak


mate 1. batxilergoa 1. ebaluazioa examina ekuazioak eta segidak


mate batxiller 1 trigonometria eta bektoreak

mate batxiller 1, 2.ebaluazioa trigonometria eta bektoreen examina
11.GAIA: EUSKAL HERRIA DIKTADURAPEAN
1. MENDERAKUNTZAREN ONDORIOAK
Euskal Herriaren lurraldearen konkista (1937) eta Errepublikaren gudarostearen behin betiko menderakuntzak, erabat aldatu zuen Hego Euskal Herriko lurraldeen ikuspegi ekonomiko, sozial, politiko eta demografikoa. Arabak eta Nafarroak ez zuten ia kalterik izan matxinatuen alde jarri baitziren. Bizkaiak eta Gipuzkoak aldiz, berebiziko kalteak nozitu zituen.
Euskaldunak izan ziren Errepublikaren alde zaudenen artean erbesteratu beharra lehenengo ezagutu zutenak. Lehenik eta behin bi urte lehenago menderatu zituztelako, eta bigarrenik, lehorrez Errepublikatik bereizita geratu zirelako. Hasieran Irungo muga aukeratzen zen Frantziara alde egiteko, baina bide hori moztu eta Baztango muga aukeratzen zen, ihes egiteko asmoz ez ezik, gudaroste matxinatuen aurka egiteko asmoz ere. Bizkaia menderatu zutenean ordea, Kantabria eta Asturias aldera jo zuten. Matxinatuek Euskal Herriko herriak eta hiriak beren mende hartu zituztenetik, guztiz bortitza izan zen errepresioa. Herriko espetxeak erabat bete zirela, eta gerran hil zirenak kontuan izanda, Euskal Herriko demografia asko jaitsi zen.
Gerra osteko garaia oso higiene, osasun eta elikadura egoera gogorreko garaia izan zen.  Gaixotasunak asko jaso zuten haurren heriotza tasa, eta ezkontzeko zeuden zailtasunak ere eragin handia izan zuten jaiotza tasan. 1950etik aurrera aldatzen hasi zen hazkunde demografikoaren erritmoa. Bide sareek eta argindar azpiegiturek kalte handiak izan bazituzten ere, industria sareak ez zuen horrelako kalterik izan. Baina estatuaren interbentzionismoak ez zuten utzi euskal industriak berez zuen ahalmen guztia balia zezan. Gerra osteko lehenengo hamarkadetan berebiziko desberdintasunak sortu ziren ondasunen banaketari dagokionez.
Euskal probintziak Estatuaren antolamendu orokorraren mende geratu ziren erabat. Garbiketa politikoak oso sakonak izan ziren, eta esperientzia eta gaitasuna zuten buruzagi eta funtzionario gabe geratu zen Euskal Herriko gizartea. Horrek ondorio larriak ekarri zituen gizartearen antolamendurako. Utzitako hutsunea erregimen berriaren aldekoak ziren funtzionarioz osatu zen. Elizgizon nazionalisten artean ere garbiketa handia egin zen.
2. HERRIALDEAREN ERALDATZEA
1945etik aurrera, Euskal Herriko demografiaren egitura gerra aurretik zuen joera bera hartzen hasi zen, eta ekonomiaren egoera hobetzen hasi zen berriro. Horrek industrializazio prozesu berri bat ekarriko zuen.
Berrogeita hamarreko hamarraldian zehar Euskal Herriko biztanleria asko hazi zen batez ere Gaztelatik, Leondik, Extremaduratik… zetozen immigrazio oldeei esker. Euskal Herriko biztanleria aktiboa 729.300 pertsonakoa izateraino iritsi zen. Ekonomiaren hazkundea berebizikoa izan zen oso denbora laburrean enplegu tasari zegokionez. Euskal Herria Espainiako hirugarren eskualdea izatera iritsi zen. Bizkaia eta Gipuzkoa batez ere, gizarte industrializatu bihurtu ziren.
1955 aldera inbertsioak urritu egin ziren, eta beheraldi hori Egonkortasun Plana abiarazi zen arte ez zen gainditu. Hala ere, euskal probintzietako errentek goraldi nabaria izan zuten. Susperraldi hori Industriaren Sustapenerako Planek eragin zuten Araban eta Nafarroan. Gipuzkoan eta Bizkaian aldiz, inbertsio pribatuak bultzatuta etorri zen.
Euskal Herriaren industrializazio prozesuan eragin handia izan zuen beste gertaera bat kooperatiba mugimenduen sorrera izan zen. Mugimendu horrek egoera ekonomiko ona aprobetxatu eta kooperatiba berriak sortu zituzten. Atzerritik etorritako inbertsio gehiena metalurgiako eta kimikako sektoreetara joan zen. Merkataritza liberalizatu zenetik aurrera ordea, horren kontra egin eta neurri bereziak hartu behar izan ziren. Hazkunde handiak izan ziren beste zenbait alorretan ere, adibidez, ontzigintzan. Eta nekazaritza garrantzi handiko sektore bihurtu zen.
3.ERREGIMENARI EMANDAKO ERANTZUNA
1946-56 bitartean erregimen frankistak oso errepresio gogorra eragin zuen Euskal Herriko erakunde sozial, politiko eta sindikalen kontra. Gatazka eta liskar gutxi ziren, baina, oso gogorrak.
Garai hartako gertaera nagusia Bizkaian gertatu zen, Erresistentziako Batzarraren Kontseiluakmaiatzaren lehena ospatzeko egindako deiak, UGT, ELA-STV eta CNTren babesarekin, 20.000 langile bildu zituen, polizia errepresio bortitzagatik milaka atxilotuak izan zirenak. 1951n lau probintzietako hiriburuetako industrialdeetan mobilizazioa izan zen, 1956an soldatak jasotzeko errebindikazioa egin zen eta errepresio gogorra izan zen arren, helburuetako batzuk lortu zituzten. Euskal langileria klase berri bat eratuz joan zen.
Langile mugimenduarekin batera, nazionalismoa bihurtu zen berehala diktadorearen kontrako oposizioko indar nagusia. EAJ-PNVk ezin zion egoera hari aurre egin eta beste erakunde abertzale batzuk hasi ziren sortzen, egoera politikoari aurre egiteko: ETA (1959), sistema frankistari aurre egiteko borroka militarrez jardutearen aldekoa. Comisiones Obreras-Langile Komisioak. Euskal Herrian dikataduraren kontrako oposizioan eta herritarren eskubideen eta askatasunek aldeko defentsan lan handia egin zuten apaiz talde batzuk ere eratu ziren.
50eko hamarkadaren erditik aurrera gatazka ugari sortu ziren langileriaren aldetik; Bilboko labe garaietakoa, Beasaingoa...Gerraz geo soldata urrietan eta lanerako baldintza txarretan oinarrituta, enpresarioei aurre egiteko borroketan langileriak lortua zuen antolamendu maila eta indarra. Alderdi askotako jendea biltzen zen. Erreibindikazio mugimendu horiei errepresio gogorrez erantzun zien sistemak, bortxakeria erabiliz, jendea atxilotuz eta torturatuz.
60ko hamarkadaren hasieran, abertzaletasun ideiak indartzen hasi ziren berriro. ETA sortu zen, PNV-EAJtik ongi bereizitako ideologia nazionalistako talde gisa, diktaduraren kontra. 1964 lehen aldiz Aberri Eguna ospatu zen, hurrengo urtean errepresioak eragotzi egingo zuena. Azkenengo urteetan liskar handiak sortu ziren. Greba orokorra egin zen Bizkaian; ondoren Gipuzkoara zabaldu zelarik. Eragin handia izan zuen euskal elizak hartu zuen jarrerak, alde batetik gizartean eginkizun konprometituagoa izatea bilatzen baitzuen, eta bestetik bokazioen krisialdia nabaritzen hasia zen. Frankoren erregimenak arazoak zituen. Egoera horretan, bere burua “askatasun nazionalerako mugimendu sozialista” izendatzen zuen ETA mugimenduak bere jarduera indartu eta zabaldu egin zuen, eta horregatik, haren gainera etorri zen errepresioa. 1970ean Burgosko auzia izan zen; ETAko kideen kontrakoa eta Frankoren erregimenari une larriak zetorzkiola adierazten zuen beste seinale bat.
70eko hamarraldiaren hasieran, frankismoaren kontrako mugimenduak asko indartu ziren. Greba, manifestazio eta mobilizazio gogorrak egin ziren. Euskal Herriaren

autodeterminazioaren aldeko eskariak, euskara biziberritzeko erreibindikazioak edo euskal kultura indartzeko erreibindikazioa gehitzen hasi zen. Frankismoaren azken uneetan geroz eta gehiago erradikalizatu zen egoera, bai erregimenaren kontrako oposizioaren aldetik bai gobernuko aparatuen aldetik. Hainbat hitzartzen eta lege sinatu ziren, baina egoerak okerrera egin zuen. Hildako asko egon ziren, bai ETAren atentatuen ondorioz hilak, bai erregimenaren errepresio indarren eraginez hilak (euskal kantak kantatzeagatik soilik). Unerik gogorrena eta nazioarteko eskandalu bortitzena 1975eko irailean hainbat euskaldun fusilatu zituztenean izan zen. Handik bi hilabetetara diktadorea hil zen . Gizarte giroan nabari zen aldaketak zetozela.